Makatzena eta Iturripe, wifi sare publikoaren puntu berriak

Mireia Bikuña 2020ko abu. 22a, 08:15

Biteri plazako wifi puntua.

Iturripeko harmailetan eta Makatzenako parkean ipini dituzte konexio puntuak, eta dagoeneko hamalau dira, Arrasaten, wifi sarea osatzen duten puntuak.

Arimazubi plaza, Monterron parkea, Herriko Plaza, Sebero Altube, Garibai etorbidea, Biteri plaza, Euskara plaza, kiroldegiko igerilekua, kiroldegiko skate parkea, kiroldegiko sarrera, Mojategiko harmailak, Iturripeko harmailak eta Makatzenako parkea dira konexio puntuak. 30 megako abiadura duen debaldeko zerbitzua dute herritarrek.

2017tik hasita

2017an proiektu abiatu zuen Arrasateko Udalak wifi sare publikoa, hiru punturekin. 2019an, beste hiru puntu ipini ziren, eta aurten, gainerako guztiak. Proiektua garatzeko 15.000 euroko laguntza jaso zuen, inbertsioak eta instalazioak egiteko. Mantenua (konexioa, mantenua eta kudeaketa) Udalak bere gain hartuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak