Gipuzkoako Foru Aldundiak artapen lanak egingo ditu GI-2620 errepideko instalazioetan. Olandixoko tunelaren kasuan, lan hauek egiteko ezinbestekoa da errei bakoitzeko zirkulazioa moztea egun batzuez. Kontrako erreia aldiz irekita mantenduko dute.
Errei mozketa hau Mugarrietako (21+415 kilometro puntua) eta Markuleteko (19+400 kilometro puntua) biribilguneen artean egingo da. Zehazki, abuztuaren 12an, 13an eta 14an Aretxabaletako noranzkoko erreia itxiko da, eta 17an, 18an eta 19an, berriz, Aramaioko noranzkoko erreia. Mozketak egunez egingo dira, 08:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara. Gaueko 21:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako. Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatu du Aldundiak, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.