Lezetxiki kobazuloa, Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenen kokalekua

Imanol Beloki Unamuno 2020ko uzt. 29a, 15:00

Lezetxikiko koba.

Lezetxiki kobazuloa Arrasaten dago, Udalatx mendiaren inguruan, Kobate eta Bostate artean. Bertan topatu dira Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak.

Aski ezaguna da gurean Arrasateko Lezetxiki kobazuloa. Izan ere, han aurkitu dira Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak. Kobazuloa bera Justo Jauregi-Arraburuk aurkitu zuen, 1927an. Gasteizko Apaizgaitegiko ikasle zen arrasatearra, eta haren irakasle Joxe Migel Barandiarani koba horren berri eman zion. Azken horrek egin ditu indusketarik garrantzitsuenetakoak, 1956tik 1968ra bitartean. 1996tik hona, urtero egiten dituzte indusketak koba horretan, Alvaro Arrizabalagak zuzenduta. Ondoan Kobaundi koba dago. Han ahate-hankak zituen emakume bat bizi izan zela dio kondairak, eta artzain gazte bat hartaz maitemindu zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak