Besaide, hiru mugen artean

Imanol Beloki Unamuno 2020ko uzt. 29a, 14:20

Besaide eguna.

Besaide leku ederra izateaz gain, Euskal Herriko mendizaleentzat sinbologia handia duen lekua da. Euskal mendizaleek, urtero, iraileko hirugarren domekan, hildakoak omentzeko eguna egiten dute han.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba arteko muga egiten du Besaidek. Leku ederra izateaz gain, euskal mendizaleentzako esanahi handia duen lekua da. 1953an lehen euskal espedizioa joan zen Mont Blanc mendira, eta lau pertsona hil ziren. Gorpuak hona ekartzeko dirua batu zuten, eta, sobratutako diruarekin, hildakoen omenezko monumentu bat jarri zuten Besaiden; 1955ean inauguratu zen. Ordutik hona, hildako mendizale federatuak omentzeko eguna egiten dute urtero, iraileko hirugarren domekan. 1991n beste monumentu bat inauguratu zuten han. Besaide Mendizale Elkartea ere badago Arrasaten. 1957an sortu zen. Egun, 1.850 bazkide ditu, eta horietatik 970 inguru dira federatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak