2019-2020 denboraldiari dagokion Batzar Nagusia egin du Mondrak

Ainhoa Arana 2020ko uzt. 28a, 18:20

Batzarreko une bat. Argazkia: Mondra F.C

Denboraldi arraroa izan dela nabarmendu zuten Mondragon taldeko zuzendaritzako kideek atzo egindako Batzar Nagusian.

Lehenengo taldekoek hasiera kaxkarra izan zutela aipatu zuen Xabi Etxebarria presidenteak –10. jardunaldira arte partidu bakarra irabazi zuten– eta "hoberantz" egin zutenean COVID-19aren erruz liga bertan behera gelditu zen.

Hurrengo urtera begira hiru baja izango dituztela nabarmendu zuen presidenteak taldea utzi dutelako: Mikel Gonzalez, Julen Aranbarri eta Gorka Eraña. Hori horrela, bi fitxaketa berri egin dituzte, eta denboraldi honetan preferentean jokatu duten bi jokalari lehenengo taldera igo dituzte.

Aipamen berezia egin zieten Leintz Arizmendiko jokalariei, denboraldi bikain baten ondoren Euskal Ligara igo baitira: "Zoriontzekoa ere Arizmendiko ohorezko kadeteak mailaz igo direla".

Azkenik, eta aurrekontuari dagokionez, iazko aurrekontu berdina adostu dute baina ez dute oraindik ezer lotu, egoera honekin "aldaketak egiteko aukera" izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak