Euskara ikasteko beken eta euskaltegien dirulaguntzen berri eman du Udal Gobernuak

Xabi Gorostidi 2020ko uzt. 27a, 15:35

Bekei dagokienez 14 lagunek jasoko dituzte, eta adierazi dutenez ez dute nahi matrikula ordaintzea euskara ikasteko oztopo izaterik. Bestalde Debagoieneko AEKri 21.740 euroko laguntza ematea ere onartu dute. 

Zera adierazi dute, ohar bidez, bekei buruz: "Udalaren jomuga erraztasunak ematea da arrasatearrei euskara ikasi dezaten, matrikularen ordainketa izan ez dadin oztopo bat euskara ikasteko. Aldi berean, Arrasatera etorri diren haur etorkinei laguntzak ematea (zehazki 5-16 urte arteko adina dutenei), integrazio normalizatuago bat izateko derrigorrezko hezkuntza arautuan". 

Helduen euskalduntzean eta alfabetatzean diharduten euskaltegien laguntzetan eskatzaile bakarra izan da: Debagoieneko AEK. Hala, Udaleko Kultura eta Euskara Sailak erabaki du 21.740 euroko laguntza ematea, emandako ikastordu bakoitzeko, gehienez, 13,50 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak