Ia 20 minutuz luzatu zen aurkezpen baten ostean, Arkaitz Mendoza zuzendariak hartu zuen hitza, eta hainbat erakustaldi labur egin zituen, musikariekin koordinazio itzela erakutsiz. Haizeak, trumoiek edo txoriek ateratzen duten soinua instrumentuekin nola imitatu daitekeen erakutsi zuten, besteak beste, eta ostean ekin zioten Beethovenen seigarren sinfonia jotzeari.