"Amari ohiko proba bat egin zioten lanean, eta sintomarik ez izan arren, positiboa eman zuen. Hala, etxeko guztiok isolamenduan jarri ginen eta PCR frogak egin zizkiguten. Zuhurtziagatik taberna ixtea erabaki genuen ere, eta itxita egin da asteburu osoan".
Zerbitzariaren etxeko kideek ere negatiboa eman dute PCR proban, eta, gutxienez, abuztuaren 1era arte, isolamenduan egongo dira. "Abuztuaren 1ean bigarren PCR froga bat egingo digute, negatiboa berriz konfirmatzeko. Ordura arte isolamenduan jarraituko dugu, eta negatiboa berriz konfirmatuz gero, kalera eta lanera itzuli ahal izango gara".