Hiru aste "jolas, irribarre eta algara artean"

Eneko Azurmendi 2020ko uztailaren 23a

Txatxilipurdi Elkarteak Udaldia 2020 aisialdi eskaintza hezitzaileari amaiera eman dio gaur, eguena, eta elkarteko kideek esker mezuak helarazi gura izan dizkiete haur eta familia guztiei.

"Eskerrak eman nahi diegu Arrasateko haur eta familiei, hiru aste hauetan, erakutsitako babes eta konfiantzagatik. Guztion artean Arrasateko zenbait gune jolas, irribarre eta algara artean koloreztatzea lortu dugu! Beraiei esker udaldi ederra igaro dugu!", azaldu du elkarteak ohar batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak