Udalako Ingurumen Eskolan egon dira Mondra futbol taldeko udako campuseko gaztetxoak

Ainhoa Arana 2020ko uztailaren 23a

Irudia: Arrasateko Udala

Kirola eta natura uztartzea helburu izanik, adin-tarte ezberdinetako hiru talde hurbildu dira Udalara goiz pasa

Erguinen elkartu eta oinez ekin diote Udalako bideari. Ibilbide guztian zehar Arrasateko baliabide naturalak ikusi dituzte eta goian Udalatx inguruko kobazuloak bisitatzeko aukera ere izan dute haurrek. Ondoren, basoko elementu desberdinekin jolas egin dute eta azkenik, inguruko txokoak ezagutzeko asmoarekin, orientazio jolas bat burutu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak