57.433 euro, 36 gazteri alokairu ordaintzen laguntzeko

Xabi Gorostidi 2020ko uzt. 23a, 09:52

Udalak 2017tik du martxan gazteak etxetik emantzipatzeko programa eta hori da aurten bideratutako diru-kopurua. Aurten 40 eskaera jaso ditu Udalak, eta lau ukatu ostean, 36 gaztek baliatu dute etxetik joateko alokairuen laguntza. Aurtengo laguntzak azaroaren 30era arte eska daitezke.

Laguntzak eskuratu ahal izateko, hainbat baldintza bete behar dira, besteak beste: 18 urte 35 urte bitartean edukitzea, eta lau urtez Arrasaten erroldatuta egon izana. Baldintza guzti-guztiei buruzko xehetasunak lotura honetan aurki ditzakezue. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak