Udako argazkien kanpaina egingo du Arrasateko Sarek

Xabi Gorostidi 2020ko uztailaren 24a

Mendira joatean edo bizikletaz ibiltzean sare sozialetan argazkiak partekatzeko dei egin dute, #IzanBidea edo #IbiltarienSarea traolak erabiliz; Twitteren, Instagramen eta Facebooken. Bestela, bidali argazkiak sarearrasate@gmail.com helbidera, eta kudeatzaileek argitaratuko dituzte. 

Izan Bidea ekimenarekin lotuta Sarek sortutako aplikazioa erabiltzeko dei ere egin dute. Mendi zein bizikleta ibilbideak kontabilizatzeko mugikorrerako aplikazioa da, 3.000.000 kilometro batzeko helburua duena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak