Mondragonek datozen lau urtetarako ibilbide orria ezarri du

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 22a, 17:26

Gaur egin du Mondragonek, telematikoa izan den 2020ko batzarra eta bileraren ardatzak izan dira, datozen lau urtetarako ibilbide orria ezartzea eta misioaren egokitzapena.

2021-2024 ibilbide orria

Gaurko bileran zehaztutako ibilbide orrian, datozen lau urtetarako erronka aipatu da, alegia, posizionamendua hobetzea, lehiakortasunean, lankidetzan eta malgutasunean irabazteko aldaketa disruptiboen aurrean. Mondragonek, horretarako, zazpi ardatz estrategiko garatzeko konpromisoa hartu du: konpromisoa eta nortasun kooperatiboa, iraunkortasuna, etorkizuna duten negozioak, malgutasuna eta moldagarritasuna, eraldaketa digitala, elkarren arteko lankidetza eta talentua erakartzea eta garatzea.

Misioaren egokitzapena

Misioaren egokitzapenean, Mondragonek iraunkortasunarekiko duen konpromisoa jasotzen da eta horren harira, Iñigo Uzin Korporazioaren Kontseilu Orokorreko lehendakaria honela mintzatu da: "Eragile aktiboa da gizarte iraunkor baterantz, sozialki eta ingurumenaren aldetik, eta hurrengo belaunaldientzako legatuarekin konprometitua".

Ormaetxea eta Gorroñogoitia gogoan

Bileran Jose Mari Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia Kooperatiba Esperientziaren sortzaileei omenaldia egin zaie, biak iaz hil zirelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak