Udazabaleko azken emanaldietarako sarrerak eskuragarri Amaiako leihatilan

Ainhoa Arana 2020ko uzt. 22a, 15:54
Irudia: Trapu Zaharra

Urtero lez Arrasateko udalak Udazabal ekimena abiarazi zuen uztailaren 3an eta jada azken txanpan sartu da. Sarrera batzuk agortuta badaude ere, beste batzuk eskuratu daitezke oraindik.

Aste honetako ostiralean Trapu Zaharra ikusteko aukera egongo da Seber Altube plazan eta zapatuan, berriz, Kamerata Euskdivariusen kontzertua Monterronen. Hurrengo asteko ikuskizun batzuetarako ere sarrerak daude. Martitzenean, esaterako, Swingtronics + Nhil ikusteko aukera egongo da eta barikuan berriz, Markiñele.

Ikuskizun hauetarako sarrerak lortzeko Amaiako leihatila zabalduko dute gaur, bihar eta datorren astelehenean 18:00tik 20:00tara. Emanaldien egunean sarrerak geldituz gero, aukera egongo da berauek jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak