Assata talde arrasatearrak bideoklip berria aurkeztu du

Ainhoa Arana 2020ko uztailaren 21a

Egologista izenarekin kaleratu du lan berria Arrasateko boskoteak eta Oihan Zubizarreta da bideoklipeko protagonista. Taldeak berak zuzendu, ekoiztu eta grabatutako lana da, Josu Txintxurreta eta Unai Bergararen laguntzarekin.

Taldeak 2019ko abenduan kaleratu zuen lehen diska Dantzatu, madarikatuok! izendapean eta 7 abestiz osatutako lana da. Arrasateko Shot! estudioan ekoiztu zuten diska Iñaki Bengoaren laguntzarekin eta funk, pop, soul, elektronika edota punk erritmo zein doinuak nahastu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak