"Merezi izan du udalerriko giroa suspertu eta berreskuratzeko egin dugun ahaleginak"

Imanol Beloki Unamuno 2020ko uzt. 21a, 10:01

Arrasate Blues 2020ko emanaldi bat plazan.

Blues doinuez bete dira Arrasateko zenbait txoko, beste behin, Ibai Arte merkatarien elkarteak bigarrenez antolatutako Arrasate Blues jaialdiarekin. Bi egunetan –uztailaren 17an eta 18an–sei emanaldi eskaini dituzte bertara etorri diren punta-puntako musikariek, eta Ibai Arte merkatarien elkarteak egitasmo arrakastatsua izan dela azpimarratuta esker mezua helarazi gura izan du.

Hemen Ibai Arte merkatarien elkartearen oharra osorik:

"Aurten, bigarrenez, Arrasate Blues jaialdia antolatu dugu IBAI-ARTEtik. Bi egunetan sei kontzertu ikusgarriz gozatzeko aukera izan dugu eta uztailaren 17an eta 18an bizi izan dugun giro aparta azpimarratu nahi dugu. Zalantzarik gabe, bi egun zoragarri izan dira.

Bizitzen ari garen COVID-19aren problematika kontuan hartuz, azken hilabeteotan lan handia egin dugu tamaina honetako jarduera bat aurrera ateratzeko. Eta orain, musikaren soinuak isildu direnean, lotsarik gabe esan dezakegu pozik eta harro gaudela egin dugun apustuaz eta lortutako arrakastaz. Merezi izan du udalerriko giroa suspertu eta berreskuratzeko egin dugun ahaleginak, jendeari emanaldi handiez doan gozatzeko aukera eskaintzeak. Merezi izan du guztion bihotza bluesen erritmoan proban jartzea. Hori sekulako lorpena da!

Artista, talde eta banda handiak izan ditugu gure artean: The Song, Serious Business Taldea, Patakbra, Broken Brothers Brass Band, Iker Piris and his Dual Electras with Niko Wayne Toussaint eta Travellin 'Brothers. Bihotzez eskertu nahi dizuegu guztioi erakutsi diguzuen maila, konpromisoa eta trebetasuna. Gozatu egin dugu zuen konpainian. Zorterik onena opa nahi dizuegu zuen bidean. Onenak zarete!

Bereziki eskertu nahi dugu Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak emandako laguntza. Aldi berean, hainbat tabernak emandako laguntza ere estimatzen dugu: Taupa, Kajoi, 1990 Gastroteka, Itzala, Aterpe, Monte, Tantaka, Zuk Nahi, Izozkitegi, Lora eta Ezkiña. Esan dezakegu denok batera errazago eramango dugula Arrasate aurrera.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi, batez ere, emanaldietara hurbildu zareten Arrasatear, bezero eta ikusle guztioi. Zuen beroari esker, une magikoak bizi izan ditugu egun hauetan.

Hori guztia posible izan dadin, IBAI-ARTEko kideen gogoa, ilusioa eta lan egiteko gaitasuna ezinbestekoak izan dira. Erakutsi dugun gogoari esker, dena primeran atera da. Etorkizunean ere horrela jarraituko dugu, lanean, Arrasateren alde, gure onena ematen eta ez da azken Arrasate Blues izango".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak