Presoen etxeratzea eskatzeko Arrasateri bira eman diote 50en bat lagunek

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 19a, 15:04

Izan Bidea ekimenaren baitan antolatu dute ibilaldia Arrasateko Sareko kideek. Biteri plazatik abiatu dira Kurtzetxiki, Zigarrolako Balkoia, Anporreta eta Monterron zeharkatzeko asmoarekin Pausoz pauso preso eta iheslariak etxera! lelopean. Gehienek oinez egin dituzte kilometroak eta gutxi batzuek bizikletan.

Elkarbizitzaren eta konponbidearen aldeko aldarrikapena egin dute gaurko ibilaldiarekin, "preso eta iheslariak etxean nahi ditugulako"; presoen egoera ez dela aldatu gogorarazi gura izan dute eta konpondu beharra dagoela adierazi.

Izan Bidea ekimenak zehaztu duen erronka da Euskal Herriak dituen adina biztanle kilometro egitea –telefonoan deskargatutako aplikazio baten bitartez zenbatuta– eta erronka horri aletxoa jartzeko asmoarekin eman dute mendi buelta.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak