Lurra erori da GI-627 errepidera Arrasaten, eta kontu handiz gidatu behar da

Mirari Altube Arrese 2020ko uztailaren 17a

Argazkia: Google Maps.

Lur-jausi txiki bat izan da oraintsu, 11:15 inguruan, Arrasateko ospitaleko bidegurutzearen eta Eroskiko biribilgunearen arteko zatian, GI-627 errepidean. Menditik erori den lurrak errei bat oztopatu du eta zirkulazioan eragina izaten dabil. Ertzaintzatik jakinarazi dute bidean direla hori garbitzeko lanak egingo dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak