Txatxilipurdik zehaztu ditu hurrengo astean haurrekin erabiliko dituen guneak

Xabi Gorostidi 2020ko uztailaren 17a

Aisialdi eskaintzaren azken astea izango da, eta  Musakolan, Txaetan, Aldain, Santa Barbaran eta Usaetxen arituko dira, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Eguraldi txarra eginez gero, definitu dituzte ordezko guneak, badaezpada. Osteguna izango da azken eguna, eta ondo bukatzeko, Euskal Herrian Euskaraz eta Ttak! taldeen laguntzarekin Euskararen Ginkana egingo dute Santa Barbaran. 

Hauek dira hurrengo asterako definitu dituzten guneak:

Uztailaren 20tik 22ra:

  • 1.GUNEA:
    • Eguzkia bada: Musakolako astoaren parkea
    • Euria bada: Altamira
  • 2.GUNEA:
    • Eguzkia bada: Txaeta kalea
    • Euria bada: Txaeta kalea
  • 3.GUNEA:
    • Eguzkia bada: Aldai parkea
    • Euria bada: Aldai parkea
  • 4.GUNEA:
    • Eguzkia bada: Goikobalu, Santa Barbara
    • Euria bada: Gazteluondoko goiko frontoia
  • 5.GUNEA:
    • Eguzkia bada: Usaetxe plaza
    • Euria bada: Usaetxe plaza

Uztailaren 23an gune bakarra egongo da:

    • Eguzkia bada: Goikobalu Santa Barbara
    • Euria bada: Goikobalu Santa Barbara (aterkiarekin)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak