Kirol egokitua landu dute asteon Mondrako campuseko ikasleek

Eneko Azurmendi 2020ko uzt. 16a, 16:30

Datorren astean, berriz, lehen sorospenak eta elikadura izango dituzte ardatz. 183 haurrek eman dute izena guztira, eta azken asterako izena emateko aukera geratzen da oraindik.

Hiru astetan banatu dute Mondrak antolatutako campusa, eta, futbolaz gain, aste bakoitzean gai batean oinarritu dira. Lehen astean, natura eta ingurugiroa landu zuten. "Udalako Ingurumen Eskolara txangoa egin genuen eta aktibitate batzuk egin genituen", azaldu du Josu Zubiak, campuseko arduradunak.

Zubia Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko teknikaria ere bada, eta, hain zuzen, hori izan da asteon landu duten gaia: kirol egokitua eta inklusiboa. "Sentsibilizazio saio bat egin dugu astean, eta bihar, egubakoitza, urritasuna duten hainbat haur gonbidatu ditugu, saio inklusiboak egiteko".

Datorren astean, azkenik, Gurutze Gorriarekin lehen sorospenak landuko dituzte. "Elikadurarekin lotutako beste aktibitate batzuk ere egingo ditugu".

Izena emateko aukera, irekita

Lehen astean, 75 ume aritu ziren; asteon, 68; eta datorren asterako, 40 umek eman dute izena. Oraindik, gainera, eman daiteke izena, mondrafutbolcampusa@gmail.com helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak