Konfinamendu osteko lehen emanaldia, arrakastaz beterikoa

Eneko Azurmendi 2020ko uztailaren 16a

80 ikusle inguru batu ziren gaztetxean, neurriak errespetatuta. Argazkia: Arrasateko gaztetxea.

Ekiñe Casadok eta Tabu bikoteak –Miren Iturbe eta Naroa Agirre– kontzertua eskaini zuten domekan Arrasateko gaztetxean, eta 80 ikus-entzule batu ziren, segurtasun neurri guztiak betez. Udara begira ere, beste emanaldiren bat egin guran dabiltza, nahiz eta oraindik ez duten ezer lotuta.

Arrasateko gaztetxeak konfinamendu osteko lehen kontzertu akustikoa antolatu zuen joan den domekarako, eta segurtasun distantziak errespetatuta jarri zituzten 80 eserlekuak bete egin zituzten zaleek. Musukoa ere derrigorrezkoa izan zen, eta, gaztetxeko kide Inesa Ugalderen esanetan, ikus-entzuleek oso ondo erantzun zuten. "Egoera arraroa izan zen guztiontzat, baina ondo errespetatu zituzten neurri guztiak. Musukoak jantzita eduki zituzten une oro eta zigarro-puntak ere ez zituzten lurrera bota", adierazi du.

Ekiñe Casado eta Tabu bikotea aritu ziren oholtza gainean. Azken horientzat bigarren kontzertua izan zen domekakoa.

Ugaldek azaldu duenez, nabaritu zen herritarrak zuzeneko kontzertuen gose zirela, eta udara begira beste emanaldiren bat antolatzeko asmotan direla azaldu du. "Hala ere, oraindik ez daukagu ezer lotuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak