Abonatuak egunero joan ahalko dira Musakolako igerilekura, gaurtik aurrera

Xabi Gorostidi 2020ko uzt. 15a, 15:03

Uztailaren 1ean, igerilekua zabaldu zen lehen egunean, jende gutxi izan zen eguraldi eskasa dela eta.

Hasieran bi egunean behin joateko araua jarri arren, hori malgutzea erabaki dute. Hala, gaurtik aurrera, abonua dutenak egunero joan ahalko dira igerilekura.  Txanda bakarrean joan ahalko da –goizez edo arratsaldez– eta aurretiazko hitzordua hartzearena derrigorrezko bezala mantenduko dute. Frontoian eta tenis kantxetan lau pertsona sartzeko aukera ezarri dute –lehen bi ziren– eta muskulazio aretoa ere erabilgarri izango da. 

Berritasun guztien berri emateko ohar informatiboa kaleratu du Udalak, www.arrasate.eus webgunean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak