Arrasate Blues jaialdirako gonbidapenak bihartik aurrera eskuratu ahalko dira

Eneko Azurmendi 2020ko uzt. 14a, 15:28
Iaz, Arrasate Blues jaialdiko emanaldi bat.

Egubakoitzean eta zapatuan egingo dute aurtengo Arrasate Blues, eta sei kontzertu izango dira guztira. Edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak eskuratu beharko dira. Bestalde, egun horietan tabernek jaialdiko garagardoa edukiko dute, eta kamisetak ere egongo dira salgai.

Uztailaren 17an, egubakoitza, bi emanaldi izango dira. Batetik, The Song taldea Euskal Herria plazan ariko da 19:00etatik aurrera –gonbidapenak 1990 Gastrotekan eskuratu daitezke–. Bestetik, Serious Business Taldeak herriko plazan eskainiko du kontzertua, 22:00etan –gonbidapenak Bar Zuk Nahin–.

Gainontzeko lau kontzertuak zapatuan izango dira. 13:00etan, Patakbra taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da Izozkitegi inguruan. Gonbidapenak Izozkitegian bertan eta Lora tabernan jaso ahal izango dira. Bestalde, 19:30ean hasita, Broken Brothers Brass Band taldeak girotuko ditu herriko taldeak. Ondoren, 20:00etan, Iker Piris & his Dual Electras with Niko Wayne Toussaint ariko dira herriko plazan –gonbidapenak Itzala tabernan–. Azkenik, 22:00etan, Travelinn Brothers taldearen txanda izango da, hau ere plazan, eta Kajoi tabernan eskuratu ahal izango dira gonbidapenak. Taldeen gaineko informazio gehiago, hemen.

Bestalde, egubakoitzean zein zapatuan, tabernek jaialdiko garagardoa izango dute: ARRASATE BLUES 18/70. Berrikuntza gisa, gainera, Arrasate Blues jaialdiko kamisetak salgai jarriko dituzte.

Jaialdia Ibai-Artek antolatu du, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak