Biteri plazatik abiatuta, Kurtzetxiki, Zigarrolako Balkoia, Anporreta eta Monterron zeharkatuko ditu Arrasateri Birak, Pausoz pauso preso eta iheslariak etxera! lelopean. "Elkarbizitzaren eta konponbidearen alde, urratsez urrats, preso eta iheslariak etxean nahi ditugula esango dugu ozen", azaldu dute Arrasateko Sareko kideek. Izan Bidea ekimenaren baitako ibilaldia izango da.