Ohar bidez egin dituzte adierazpenok, bai eta atzoko emaitzen gaineko balorazioa ere. Arrasateko Elkarrekin Podemos-IU koalizioak onartu du ez direla esperotako emaitzak eta orain autokritikarako eta hausnarketarako sasoia dela. Abstentzioak kaltetu egin dituela ere nabarmendu dute.
Hala ere, eskualdean "alternatiba eraldatzailea" eraikitzeko aukerak badaudela eta horrek itxaropena ematen diela azpimarratu dute: "Eskualdean ezkerreko alderdiak gehiengoa izateak ere itxaropena ere ematen digu aurrera begira ezkerreko alternatiba eraldatzailea eraikitzeko aukera dagoelako. Jarraituko dugu ezkerretik alternatiba politikoak eraikitzeko bidea zabaltzen eta gure eskualdean ere aldaketa politikoa errotzen".