Giza-bihotz bat irudikatu dute Txatxilipurdiri eskerrak emateko

Xabi Gorostidi 2020ko uztailaren 13a

Elkartea sortu zutenetik hona egindako ekarpena jarri dute balioan, Herriko Plazan batutako haur eta gurasoek: "32. urtez beste behin ere Arrasateko haur eta gazteak erdigunean jarri dituzue! Eskertzekoa da urte guztian zehar herriari egiten diozuen ekarpena. Are gehiago bizi izan dugun egoera honetan, herriko haur eta gazteak aisialdi euskaldun eta hezitzaile baten beharra inoiz baino handiagoa izan denean, hor egon zaretelako!" azaldu dute bertan bildutakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak