Plovdiven (Bulgaria) abiatu da Giorgi Tringov izeneko open memoriala, eta erakustaldi bikaina egiten hasi da arrasatearra. 24 jokalditan gazteen mailako jokalari bulgariar onenetariko bat garaitu du; Viktor Boev, hain zuzen ere.
Oraindik 8 txanda gehiago ditu aurretik Tornayk eta bereziki gogorra izango da datorkion aurkaria; izan ere, bigarren kanporaketan, Pavel Dimitrov nazioarteko maisuari egin beharko dio aurre.