Katearen loturak elkarteak bost eskakizun egin dizkie politikariei, hauteskundeen atarian

Xabi Gorostidi 2020ko uzt. 10a, 16:58
Lagun bat Katearen Loturak elkartetik helarazitako lehen oharrari buruzko albistea irakurtzen.

Adizkio arazoak dituzten gazteen gurasoen elkartetik euren gaiari buruzko "hausnarketa serio bat egitea" eskatu diete politikariei, baita horri konponbideak emateko ekintzak ere. Hauek dira eskatu dituzten ekintzak: adikzio kasuak artatzeko administrazioak koordinatzea; patologia dualari aurre egitea; familientzako aholkularitza, orientazioa eta laguntza ematea; legeak eta protokolak betetzea; eta patologia duala duten gaixoen kartzela zigorrak zentro espezializatuen ingresoengatik ordezkatzea.

Erakundeen arteko koordinazioari buruz, adierazi dute, "batez ere, Jaurlaritzaren Osasun Sailaren eta herrietako Gizarte Zerbitzuen Sailen artean" eman behar dela, baina baita "sistema judizialarekin, segurtasun indarrekin, hezkuntza sistemarekin eta lanbide heziketarekin".

"Drogekiko adikzioen eraginez euren borondatea anulatuta duten adinez nagusikoak derrigortu egin beharko lituzkete desintoxikazio eta terapia zentroetan sartzera; gai hau serioki landu beharko lukete. Horrez gain, arazo hauek dituzten familiei koordinatzaile edo arduradun batzuk egokitzea beharrezkoa da; hala, familiak ez lirateke erakunde batetik bestera laguntza eske arituko".

Patologia dualari aurre egiteko bi proposamen egin dituzte: "Gai honetan adituak diren profesionalak behar ditugu, presazko izaeraz; gaixotasun hau garaiz diagnostikatzeko, eta gaixoen beharrei erantzuteko. Era berean, gaixotasun honi aurre egiteko zentro espezializatu gehiago behar ditugu Euskal Herrian".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak