Sei hautesleku egongo dira Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 10a, 13:37

17.284 arrasatearrek dute Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko aukera, eta horretarako, sei hautesleku egongo dira: Kulturate (Ferixaleku ordez), Etxaluze, Jokin Zaitegi, Institutua, Toki Argi eta Erguin. 

Kulturaten hamar mahai egongo dira, Klaustroan sei eta Areto Nagusian lau. Etxaluzen ostera, tabernan egongo dira mahaiak, eta Institutuan, harreran bi eta jangelan beste bi. Jokin Zaitegin, berriz, geletan egin beharrean, areto batean jarriko dituzte mahaiak. 

Osasun jarraibideak, botoa emateko

Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea eta baita bi metroko distantzia errespetatzea ere. Gainera, sarreran eta irteterakoan eskuak gelarekin garbitu beharko dira. 

Bestetik, botoa etxetik prest eramatea gomendatu dute agintariek, eta norberaren hautes-mahaia zein den garbi izatea ere bai –ahalik eta denbora laburrenean bozkatzeko–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak