2020ko 'Munduko Arrozak' jaia uztailaren 22an egingo dute, birtualki

Xabi Gorostidi 2020ko uzt. 7a, 15:37

Uztailaren 22an ospatuko da Munduko Arrozak ekimena Arrasaten, eta urtero legez arrasatearren jatorrizko kulturak ikusaraztea eta integrazioa bultzatzea izango dira helburuak. Aurtengo edizioan, jai presentzialaren ordez, norberak etxean egindako arroz platerkaden argazkiak bilduko dituzte; argazkiak 658 74 97 55 zenbakira bidali beharko dira, hilaren 13ra arte.

Osasun krisialdiaren hausnarketa sakona egin dute Udaleko Aniztasun Sailak, eta Ekin, IMME, AMS, SOS Arrazakeria eta Gurutze Gorria elkarteek, eta Aukera egokia dela uste dute Munduko Arrozak jaiak duen mezu integratzailea hedatzeko: "elkartasuna, kooperazioa eta elkarlana areagotu direla ikusita, garai honetako hausnarketak ikusarazi eta herritarrekin partekatzea da helburua, betiere, herritarron arteko bizikidetza positiboa azpimarratuz, Arrasateko kultur aniztasuna balioan jarriz eta elkarrenganako aitortza eginez" adierazi dute antolatzaileek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak