'Aurrera begira' lantaldeak zuzenduko du Arrasate Errugbi Taldea

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 6a, 16:12

Ane Agirrek presidente kargua utzi ostean, hauteskunde prozesua abiatu zuten ARTn. Hautagaitza bakarra aurkeztu ostean, Ramon Barrutia buru duen lantaldeak zuzenduko du kluba.

Ekainaren 29an egin zuen Ohiko Batzar Orokorra Arrasate Errugbi Taldeak, eta 10 urteko ibilbidearen ostean kargua utziko zuela esan zuen Ane Agirrek. Gainera, Jose Luis Salaberri eta Claudio Merchan Kako batzarkideek ere kargua utzi zuten, eta hauteskunde prozesua abiatu zuen klubak.

Hauteskundeetan hautagaitza bakarra aurkeztu dela adierazi dute, eta horrenbestez, bozketarik gabe Ramon Barrutia buru duen Aurrera begira lantaldeak zuzenduko du Arrasate Errugbi Taldea datozen urteetan. Barrutiaz gain, Kanpanzar ART-ko jokalari Beñat Salaberri, Ihabar Arriaran eta Unai Suinaga izango dira lantaldean, eta baita Xabier Gardoki kapitaina ere.  Bestetik, Belen Aranbarri, Asier Urgoitia  Javier Mar eta Elene Ansola, Igor Otadui, Julen Barrutia, Bittor Majon eta Alex Barañano izango dira lantaldekoak.

Helburuak finkatuta

Aurrera begira lantaldeak dagoeneko finkatu ditu helburuetako batzuk; adibidez, antolakuntza hobetzea, gurasoen parte-hartzea sustatzea edota emakumezkoen errugbia indartzea: "Emakumezkoen errugbia bultzatu nahi dugu, harrobia sustatzeko ikastolekin elkarlanean edota beteranoen taldeari garrantzi gehiago ematen". Horrez gain, errugbi inklusiboari ere jarraipena eman nahi diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak