Haizea Tornay laugarren Euskal Herriko xake txapelketan

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 6a, 09:41

Asteburuan jokatu zen Gasteizen, Euskal Herriko xake txapelketa eta Haizea Tornay arrasatearra bertan izan zen,  laugarren postua eskuratuz.

Zapatu goizeko bost partidetan, ordezkari gipuzkoarrak eta nafarrak nagusitu ziren. Tornayk, lehen hiru partiduak irabazi zituen, nahiz eta laugarrenenean ezin izan zuen garaipena lortu. Arratsaldeko lehen partida ere, Tornayren aldekoa izan zen, Leire Vega garaituta. Hala, arrasatearrak txapelketa irabazteko aukerak izan zituen, baina baldintza Cecilia Perez donostiarra garaitzea edo berdintzea zen eta Tornayk galdu egin zuen. Porrot horrek asko eragin zion Arrasateko gazteari eta arratsaldeko hiru partidak galdu egin zituen, laugarren postuan geratuz.

Bulgariara

Arrasatearrak Bulgarian du hurrengo erronka uztailaren 12tik 19ra bitartean, Giorgi Tringov Nazioarteko xake irekian parte hartuko duelako. Bertan herrialde ezberdinetako 100 jokalaritik gora arituko dira. Tornay zerrendako 64. postuan hasiko da txapelketa hau eta helburua, postua hobetzea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak