Elizaren nondik norakoak azaldu ditu Anabel Ugalde Arrasateko Zientzia elkarteko kideak. Santa Eulaliak dituen leiho erromanikoak izan ditu hizpide, eta baita egurrez egindako bobedak ere.
Ondoren, Artazubiaga baserrira joan dira Otxia txakolindegiko ustiapena bisitatzera. Felix Etxegibelek egin du bisita: txakolina dastatu eta mokadutxoa egiteko aukera izan dute bisitariek.