Salaketa jarri diote arrasatear bati legez kanpo arrantzatutako 122 hegalabur kilo atzeman ostean

Txomin Madina Milikua 2020ko uzt. 4a, 11:39
Agazkia: Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza

Guardia Zibilak pertsona bat atzeman zuen legez kanpo arrantzatutako hegalabur zatiz betetako zakuak ateratzen patroia Arrasatekoa duen ontzi batetik. Ondorioz, 601 eta 60.000 euro arteko isuna jar diezaiokete arrasatearrari.

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzatik aditzera eman dutenez, Gipuzkoako Itsas Zerbitzuko kideek pertsona bat ikusi zuten ekainaren 27ko gauean Hondarribiko kirol portuan zegoen ontzi batetik zenbait zaku ateratzen. Guardia zibilek zakuetan tamaina handiko hegalabur baten zatiak zeudela egiaztatzean, matrikula frantziarra zuen ontzia miatu eta arrainen hondakinak eta tamaina handiko arrainak harrapatzeko hiru kanabera aurkitu zituzten.

Gauzak horrela, Itsas Arrantzaren 3/2001 Legea eta hegalaburraren arrantzurako 46/2019 Errege-dekretua urratzeagatik ontziko patroi arrasatearrari salaketa jarri zioten. Hegalaburra geldialdi teknikoko epean arrantzatzea, arrantzatutakoa ezkutatzeko zatikatzea, baimendu gabeko toki batean ordutegiz kanpo porturatzea eta zimarroia lehorreratzeko aurretik ez abisatzea leporatu diote, eta horregatik 601 eta 60.000 euro arteko isuna jarri diezaiokete.

Atzemandako hegalabur zatiak Pasaiako portuan pisatu ostean, 122 kilo zirela finkatu zuten, eta guztia Izan-Proyecto Hombre Fundazioari eta Madre Pilar Izquierdo Haurreskolari eman zioten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak