"Astelehenetik asteazkenera gune hauetan arituko gara, 11:00etatik 13:00etara. Lehen gunea Astoaren parkean ezarriko dugu –euriarekin, Aldain–; bigarrena, Txaetan –euriarekin, Aprendices kale inguruan–; hirugarrena, Monterronen –euriarekin, Gazteluondoko beheko frontoian–, laugarrena, Santa Barbaran – euriarekin, Gazteluondoko goiko frontoian–; eta bosgarrena, Usaetxe plazan – euriarekin ere bertan–. Uztailaren 9an talde guztiak Monterronen arituko dira, baina bakoitza bere aldetik –eguraldi txarrarekin, Gazteluondoko goiko frontoian–. Gogoratu ekintzak doakoak direla, eta ez dela aldez aurretik izenik eman behar. Taldeko 15 lagun arituko dira, gehienez, eta segurtasun neurriak betetzeko ardura guztiona izango da" azaldu dute Txatxilipurdiko kideek.