2022ra arte luzatu du kontratua 'Gontxa'-k

Eneko Azurmendi 2020ko uztailaren 3a

Mikel Gonzalez de Martin, AEK Larnakako bufandarekin.

Zipreko AEK Larnakak jakinarazi duenez, Mikel Gonzalez de Martin Gontxa arrasatearrak beste bi urtez jarraituko du taldean. "Taldeko liderretako bat da eta pozik gaude 2022ra arte gurekin izango delako", azaldu du taldeak bere webgune ofizialean.

Taldeak jakinarazi duenez, adostasun batera iritsi dira jokalariarekin. "Erakutsi du ondo ulertu duela taldeak bizi duen egoera ekonomiko berria. Asko eskertzen diogu hori, eta arrakasta opa diogu".

Gontxa-k bi denboraldi egin ditu Zipreko taldean eta, orain arte, 65 partidu jokatu ditu: 43 partidu ligan, lau kopan, bat superkopan eta 13 Europa ligan. Halaber, bi gol sartu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak