Udalak kontziliaziorako eragozpenak jarri izana salatu dute Arrasateko udaltzainek

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 2a, 20:21

Arrasateko Udaleko ErNE atal sindikalak udal-gobernuak osasun krisian izan duen jarrera gaitzetsi du, udaltzainei familia-bizitza eta arlo profesionala uztartzeko "eragozpenak" jarri dizkiela esanez. Horrez gain, gainerako langileek "erraztasunak" izan dituztela gaineratu dute.

Arrasateko Udaleko ErNEk azaldu duenez, ikastetxeak ixtearen ondorioz, "seme-alabak zaintzeko arazoak" izan dituzte udaltzainek. Hala, kontziliaziorako "irtenbiderik eman ez izana" leporatu dio udal-gobernuari, eta horrez gain, gainerako udal-langileekin alderatuz, "tratu desegokia" jaso dutela gaineratu du atal sindikalak: "Gainerako udal langileek erraztasun guztiak izan dituzte euren familiak artatzeko une zail hauetan. Polizientzat, berriz, dena izan da oztopo eta erantzun falta". Udaltzainek ohar bidez jakinarazi dute udal-gobernuarekiko adostasun eza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak