Kale giroa pizteko blues musika jaialdia uztailean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko uzt. 3a, 10:07
Travellin' Brothers taldea uztailaren 18an izango da Arrasateko Herriko Plazan. Argazkia: T. B.

Bigarren Arrasate Blues jaialdia egingo du Ibai-Arte merkatari elkarteak Udalarekin elkarlanean; uztailaren 17an eta 18an, sei kontzertu egingo dituzte herriko gune ezberdinetan. Horiek guztiak doan dira, baina edukiera mugatuarekin.

Dendak eta tabernak zabalik dauden arren, Ibai-arte merkatari elkarteko Jon Apraizen esanetan gorabehera handiak dituzte: "Etxean kontsumitzera ohitu da jendea eta ez dabil horrenbeste tabernetan, eta beste-lako negozioetan ere antzera ari gara. Hasieran, jendea zebilen eta erosketa bonuek ere lagun-du dute, baina orain, motel samar; Arrasate Blues-ek giroa pizten lagunduko duela uste dugu".

Aurten, bigarren aldia da. "Hiru egunekoa egin genuen iaz, eta laukoa egitea zen aurten asmoa, baina bi egunekoa izango da. Tabernariekin, musikariekin, soinu, argi eta bestelako teknikariekin aurrez hartutako konpromisoak bete nahi ditugu, baina ezingo dugu guztiekin; izan ere, hainbat baldintza bete behar ditu kontzertu-guneak, eta horregatik ezin dugu toki guztietan egin, baina, datorren urtean, aurrez pentsatutako toki eta moduan egiten saiatuko gara".

Euskal Herriko taldeak

Arrasateko musika jaialdirako taldeak aukeratzeko ez dira oso urruti joaten. "Nahiz eta musika estilo honetan euskal talde askorik ez izan, egitaraua ber-tako taldeekin osatu nahi izan dugu hasieratik, euskaraz abesten dutenak hobetsiz, eta horren erakusle dira Serious Business eta Patakbra taldeak. Travellin' Brothers da aurten izarra, iazko jaialdia egin aurretik hitzartu genuen eurekin; munduko blues talde onena izendatu zuten 2015ean, oso zaila da euren agen-dan tokia egitea. Oso pozik gaude gurera ekarriko ditugulako".

Garagardoa eta kamisetak

Martxoan atera zuten jaialdiaren irudia duen garagardoa, eta, Ternuarekin elkarlanean, kamisetak aterako dituztela dio Apraizek: "Jaialdiaren marka egitea da helburua. Oso politak dira, emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako egongo dira, eta kolore askotakoak dira".

Egitaraua

Kontzertuak doan dira, baina edukiera mugatua dute, eta aurrez hartutako gonbidapenak beharko dira. Datozen egunotan azalduko dute txartelen banaketa egiteko modua.

  • Uztailak 17
    • The Song Euskal Herria plazan, 19:00etan.
    • Serious Business Herriko Plazan, 22:00etan.
  • Uztailak 18
    • Patakbra Izozkitegi inguruan, 13:00etan.
    • Broken Brothers Brass Band Kaleetan zehar, 19:30ean hasita.
    • Niko Waynetoussaint Quarter Band Herriko Plazan, 20:00etan.
    • Travelin' Brothers Herriko Plazan, 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak