"Etekin ekonomiko handien garaian ez dira langileriaz gogoratzen, politikak egiterakoan langileak ez gaituzte kontutan izaten, eta orain, ezin digute arazoaren erantzule izateko eskatu", adierazi dute eta gaineratu: "Gobernu desberdinek eta patronala aplikatzen ari diren beldurraren estrategiaren aurrean, LAB ofentsibara eta borrokarako prest izango da. Ezin dugu patronalaren mezua onartu. Kapitala vs bizitza paradigman, gu bizitzaren alde egongo gara".