Bastida Akademia ezagutzen izan dira Gipuzkoako hainbat hautagai jeltzale

Eneko Azurmendi 2020ko uzt. 1a, 18:18

Besteak beste, Gipuzkoako zerrendako bigarrena den Maria Eugenia Arrizabalaga eta zazpigarrena den Aitor Urrutia eskoriatzarra Arrasaten egon dira, baita Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea ere.

"Interesgarria iruditu zaigu Bastida Akademia modukoek egiten duten lana ezagutzea. Azken batean, zerbait argi baldin badago da ekonomia indartu egin behar dugula, lana sustatu behar dela horretarako eta horrelako akademiek, bai ziurtagiri profesionalari dagokionez eta bai lanbide heziketarekin zerikusia duten gauzei dagokienez, oso lan berezia egiten dute, pertsonen eta enpresen premietan oinarrituta", azaldu du Urrutiak.

Eskoriatzarrak gaineratu du hauteskunde hauek "bereziki inportanteak" direla, "gauden egoera kontuan hartuta eta lehendik heldu beharreko gai batzuei erreparatuta". Golpea handia izan dela onartu du. "Beraz, indarrez irten behar gara, herri perspektiba batekin, herri moduan, elkarrekin eta kohesioan oinarrituta".

Aurreikuspenen inguruan galdetuta, zera erantzun du: "Kanpaina txukun bat egin gura dugu, ikusi azken lau urteetan nola lan egin dugun, gure proiektuak aurkeztu eta herritarrak bozkatzera animatu. Momentu honetan segurtasun falta handia dago, eta guri dagokigu esperantza eta ziurtasuna transmititzea herritarrei". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak