Azken urteetan Musakolako igerilekuan jarri dituzte euskarazko egunkariak, aldizkariak, mahai-jolasak eta liburuak, baina COVID-19ak eragindako testuinguruak eraginda Monterronen egingo dute aurten. Uztailaren 1etik 29ra, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara emango dute zerbitzua, adin guztietako herritarrentzako materiala eskainiz.
"Txatxilipurdi Elkartetik, Covid-19a dela eta, indarrean dauden osasun neurri guztiak bermatzen saiatuko gara. Hala ere, parte hartzaile ororen konpromisoa beharrezkoa izango da neurri guzti hauek osotasunean bermatu ahal izateko. Guk jarritako neurriak bete ezean, guraso edo tutore legalen erantzukizuna izango da. Uztaileko arratsaldeak, euskaraz pasatzeko aukera paregabea da Freskura! Hurbildu Monterronera freskuran egon eta jolastera. Ez dadin euskara lehortu, zure eskura… Freskura!" azaldu dute Txatxilipurdiko kideek.