Egipe elkarte gastronomikoa bazkide berriak erakarri nahian dabil

Xabi Gorostidi 2020ko eka. 26a, 12:24

Elkartearen egoitzan berrikuntza lanak egin behar dituzte, eta hori dela eta prezio berezi bat ezarri dute libre geratzen zaizkien hamabost bazkide plazak estaltzeko: 650 euro bazkide ekarpena, eta hileko kuota 30 euro.  "Lanok uztailean abiarazteko asmoa daukagu eta, dena ondo bidean, urrirako egongo lirateke amaituta" adierazi dute Zuzendaritzatik.  

Egipe elkartea Santa Marina auzoan dago. Hamabost plaza horietako bat erosteko interesa agertzen dutenek, 650 34 27 98 (Andoni) edo 658 72 52 54 (Asier) telefonora deitu beharra daukate.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak