Udako kirol ikastaroak eskainiko ditu Arrasateko Kiroldegiak

Xabi Gorostidi 2020ko eka. 25a, 14:22

Spinning, pilates, k-strech, zunba eta nordic walking kurtso emango dituzte uztailaren 3tik 30era. Plazak mugatuak izango dira eta abonatuta ez daudenek gehigarri bat izango dute: 6 eurokoa egun bateko ekintzetan eta 10 eurokoa bi egunekoetan.

Spinning egiteko bi ordutegitan eman daiteke izena: astelehen eta asteazkenetan 19:40etan, edo astearte eta ostegunetan 07:00etan eta 9:15etan. Musakola kiroldegiko kantxan izango dira eskolak eta 31,15 euroko kuota ordaindu beharko da.

Pilateseko ikastaroari dagokionez, astelehen eta asteazkenetan 09:30etan izango da, Musakolako pilates gelan. 38,40 euroko kuota ordaindu beharko dute izena ematen dutenek.

K-stretch egiteko ordutegi aukera zabala dago: astelehenetan 11:00etan; astearteetan 11:00etan, 18:00etan edo 19:30etan; asteazkenetan 07:30etan edo 11:00tan; ostegunetan 11:00etan, 17:15etan edo 18:15etan; eta, azkenik, ostiraletan 07:30etan. Uarkape pilotalekuan izango da ikastaroa eta 40 euroko kuota ordaindu beharko da.

Zunba astelehen eta asteazkenetan emango da 18:15etan, Uarkape pilotalekuan, eta 31, 15 euro ordaindu beharko dira. Nordic walking ostiraletan egingo dira, 9:30etan Musakolan, eta 23 euroko kostua izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak