Arrasateko gaiteroek eta Garinband taldeak urteroko ohiturari eutsi diote sanjuanetan

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko ekainaren 24a

San Juan egunean kaleak musikaz alaitzeko ohitura dute, eta aurten ere hamasei lagun elkartu dira tradizioari eusteko. Ez dira ez, ohiko jaiak, baina beste modu batean ere ospatzeko aukera dagoela erakutsi dute Garinband eta Arrasateko gaiteroek.

Kalejira Musakolan hastea erabaki dute, aurten ez baitira auzoko jaiak ospatu eta auzotarrei urteroko babesa eskertu nahi izan diote, musika bertara eramanez. Handik Abaroa elkartera joan dira, bertakoei animoak emateko. Parrokiako meza nagusian ere hartu dute parte amaieran San Juan abestia joz, eta amaitzeko kalejira motz bat egin dute.

Irudiak: Arrasateko gaiteroak eta Garinband.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak