Euskaraz egindako gradu-amaierako bi proiektu saritu dituzte

Maialen Regueiro 2020ko eka. 24a, 12:31

Sariak Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak eman dituzte. Batetik, Maider Azkarraga-Urizarrek, Maria Herizek eta Ainhoa Urzelaik Arizmendi Ikastolaren Almen gunearentzako egindako proiektua saritu dute eta bestetik, Unai Markinak IK4-Ikerlanentzat egindako lana.

'Literaturaren emaitza Batxilergoko 2.mailan' proiektua

Maider Azkarraga-Urizar Arana, Maria Heriz Altuna eta Ainhoa Urzelai, Huheziko ikasleak dira eta euren lanak saria jaso du. Proiektuan, Batxilergoko 2. mailan, zehazki, Arizmendi Ikastolako Almen gunean, Euskara eta Literatura ikasgaian literaturak duen garrantzia ikertu dute. Horretarako, ikasleek erabiltzen duten materialari erreparatu zaie, eta ikasleei inkestak pasa zaizkie. Gainera, hezkuntza literarioan ematen diren hainbat hutsune eta horren arrazoiak identifikatu dituzte eta horiek gainditzeko proposamenak planteatu dituzte.

'Fase anitzeko ibilgailu elektriko baten kontrol estrategien diseinu eta balidazioa' proiektua

Unai Markina Goi Eskola Politeknikoko ikaslea da eta bere proiektua ere saritua izan da. Master bukaerako lan honetan 9 faseko Permanent Magnet Synchronous Machine (PMSM) baten kontrolak aztertzen, garatzen eta balidatzen dira. Ibilgailu elektrikoaren aplikazioan murgildurik, motor multifasikoek akatsei aurre egiteko dituzten gaitasunak erabiltzen dira fidagarritasun maila altuko fault-tolerant kontrol bat garatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak