Goienak egindako saio berezirako hainbat erreportaje ekoiztu dituzte, besteak beste, Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen urteurrena, Erraldoi eta Kilikien konpartsaren nondik norakoak, Arrasate Musikaleko Big Bandak eskainitako abestia eta artxiboko irudiei hautsa astinduta egindako atzera begiratua. Maria Ubarretxena alkatea eta AEDko ordezkari Itxaro Artola ere bertan izango dira; 21:30en izango da hori.
Bigarren zatia 22:30ean hasiko da, eta hor jasoko dira zuzenean egingo diren ekitaldiak: sua, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeetako ordezkarien dantza, bertsolarien, txistularien eta trikitilarien saioak, Goikobalu abesbatzaren emanaldia eta beste hainbat kontu.