Hauek izango dira, zehatz-mehatz, zerbitzua emango duten asteak:
- Uztailaren 6tik 9ra.
- Uztailaren 13tik 16ra.
- Uztailaren 20tik 23ra.
Aste bakoitzaren bezperako barikuan jakinaraziko du Txatxilipurdik hurrengo asteko ekintzak zein gunetan egingo diren. Komunikabideetan horren berri emateaz gain, udalekuetan parte hartzen duten gurasoei zuzenean helaraziko diete informazio hori.
Neurri zorrotzak hartuko dituzte udaldiko eskaintzan parte hartzea segurua izateko.
- COVID-19aren sintomak dituztenek –sukarra, arnasteko zailtasunak, eztula...– ezin izango dute parte hartu.
- Ekintzetan parte hartu aurretik etxetik tenperatura hartuta joan beharko dute haurrek.
- Sei urtetik gorakoek musukoa jarri beharko dute, bi metroko distantzia bermatu ezin daitekeen ekintzetan; musukoak etxetik ekarri beharko dituzte.
- Eskuak garbitzea derrigorrezkoa izango da, ekintzak hasi aurretik, bitartean eta ostean ere. Eskua garbitzeko gelak Txatxilipurdik jarriko ditu.
- Parte hartzaileen konpromisoa eskatu du Txatxilipurdik, segurtasun neurriak errespetatzeko eta ekintzak segurtasunez egiteko.