Zera adierazi du udalak, ohar bidez, Udaixe programari buruz:
"Ikasturtea amaitu bada ere, aisialdiko ekimen eskaintza uztailera arte luzatuko da. Uztailean haurren oporraldia arintzeko Udaixe programa antolatu du Arrasateko Udal Gaztetxokoak, aisialdi jarduerak eskaintzeko 11-17 urte bitarteko nerabeei. Uztailaren 6tik 24ra zabalik egongo dira auzoetako eta erdiguneko gaztetxokoak, lantalde guztiarekin. Ekimen eskaintza zabala antolatu dute talde txikietan eta lagun giroan egiteko: gaubelak, tailer ezberdinak, mendi irteerak, jolasak etab. eskainiko ditu Udaixek. Aurrez izena eman beharko da ekintza batzuetarako, eta beste dinamika irekiago batzuk ere egingo dira, beti osasun irizpideak zainduz. Aurtengo programa guztiz itxi aurretik, nerabeen beharrak ezagutu nahi dituzte eta horretan ari dira lanean".