Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrostaitz dantza taldeko kideek bideo bat grabatu dute San Juan jaien kontura. Ez-ohiko jaiei, ez-ohiko hondar aletxoa jarri nahi izan diete San Juan zortzikoa herriko hainbat txokotan dantzatuz. "Aurten ez gaituzue alpargata txuriak jantzita kalez-kale ikusiko, baina aurtengo hibernazioa ere pasako da, eta ikusiko dugu elkar hurrengo solstizioan. Jai onak izan!", adierazi dute Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeko kideek.