Koronabirusak ekitaldi publiko eta herritar asko batzen dituzten jaiak eta ospakizunak bertan behera lagatzera behartu du aurtengoan, tartean San Juan jaiak. Hala ere, jaien baitan "ekintza sinboliko bakarra" egitea adostu dute Arrasateko Udalak eta herriko eragile ezberdinek; hain zuzen, ekintza sinboliko horiek urtero jaien antolaketan parte hartzen duten eragile guztien elkarlana islatu nahi dutela azaldu dute udaletik.
Goiena telebista, zuzenean
Ekainaren 23an egingo dute, gaueko 22:30ean hasita, Herriko plazan. Dena den, udaletik gogorarazi dute herriko plazara gerturatzeko aukerarik ez dela izango – segurtasun eta higiene neurriek eraginda - eta publikoarentzat itxita egongo direla sarbideak. Goiena telebistan emitituko da zuzenean herriko plazako ikuskizuna. Honakoa izango da ikuskizunaren egitaraua:
- 22:30 Ttakun Txalaparta taldearekin agurra
- 22:35 Sua piztea eragile guztien parte-hartzearekin
- 22:40 Lore Gazteak eta txikitxu-Arrostaitz taldeetako dantzariek San Juan Zortzikoa
dantzatuko dute - 22:45 Bertsolariaren agurra
- 22:50 Arrrasateko Udalaxpe Txistulariak
- 22:55 Arrasateko Trikitilariak
- 23:00 Arrasateko Gaiteroak
- 23:05 Tanborrada doinua: Gora Arrasate – tanborradako kideen ordezkaritza plazan
- 23:10 San Juan Himnoa Goikobalu abesbatzak abestuaz herriko bandera eta ikurrina
jasotzean. - 23:15 Ekintzaren amaiera